PAKISTAN 

Gutxienez 60 lagun hil dira Tattan, itsasontzi bat iraulita

Poliziak 17 gorpu aurkitu ditu; gainontzeko desagertuen bila ari dira

Erredakzioa
2005eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Arabiako itsasoan ferry bat irauli eta 60 lagun desagertu ziren atzo goizaldean. Istripua Karachiko portutik 180 kilometro hego-ekialdera gertatu zela jakinarazi zuten bertako langileek. Tatta izeneko barrutian gertatu zen ezbeharra. Ontzia Jangisar herritik atera zen, Keti Bandarretik hurbil.

Pakistango Itsas Armadako komandante Salman Alik jakinarazi zuenez, 60 lagun hil ziren ferry istripuan: «Gure datuen arabera, 60 pertsona hil dira. Tartean emakumeak eta haurrak daude». Alik jakinarazi zuenez, salbamendu taldeak lanean hasi ziren berehala: «Gure urpeko igerilariak eta salbamendu taldeak bidali ditugu istripua gertatu den gunera». Poliziak jakinarazi zuenez, 17 gorpu aurkitu zituzten eta gainontzeko bidaiariak bilatzen ari ziren.

Gainkarga

Salahuddin Haider probintzia-ko gobernuko eledunaren arabera, istripua gertatu zenean 80 lagun zeuden ontzian. Istripua zerk eragin zuen ikertzen ari dira, baina itsasontziak gehiegizko karga zuela uste dute. «Itsasontzian gainkarga handia zutela uste dugu. Bidaiariek ez zituzten beharrezkoak diren neurriak hartu istripua gerta ez zedin», azaldu zuen Haiderrek.

Ezbehar honen aurretik, hondamendi bat gertatu zen duela lau aste Pakistanen eta Kaxmirren. Epizentroa Pakistan iparraldean izan zuen lurrikara batek 73.000tik gora hildako utzi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.