Iraken okupazioa

Gutxienez 60 lagun hil ditu bonba auto batek Bagdad hegoaldean

Gaur goizean Mahmudiya merkatuan- Bagdad hegoaldean- lehertutako bonba autoak 60 hildako utzi ditu dagoeneko. Irakeko poliziaren iturriek diotenez “hildakoen kopuruak gora egin du erasoaren lekura jaurtigaiak bota dituztelako”. Bonba auto bat zartarazi dute gaur Bagdad hegoaldeko Mahmudiya hiriko merkatu batean. Irakeko segurtasun indarrek gaur goizean merkatuan tiro egin duten hiru pertsona atxilotu dituzte.

2006ko uztailaren 17a
13:28
Entzun
Polizia iturriek jakinarazi dutenez, eztanda goizeko bederatzietan izan da, merkatuan jende gehien ibiltzen den unean. Momentuz ez dakite nork burutu duen erasoa.

Irakeko Barne Ministerioko goi kargu batek azaldu duenez, eztandaren ostean metrailadoreak zituzten gizon talde bat agertu da merkatuan eta bizirik zeudenak hil dituzte tiroz.

Mahmudiya, Iskandariya, Latifiya eta Yusufiya Bagdad hegoaldeko hirietan ohikoak dira xiiten eta suniten arteko liskarrak eta erasoak.

Atzo arratsaldean, bestalde, 26 lagun hil zituzten Irak iparraldeko kafetegi baten aurkako erasoan. Mezkita batetik hurbil izan zen eraso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.