Hildako presoez gain, erasoan zortzi polizia ere zauritu dira. Iturri ofizialen arabera, ekintzaileek hainbat lehergailu zartarazi zituzten autobusa igarotzen ari zen unean, Al Taji inguruan, Babel probintzian.
Ez da lehen aldia halako eraso bat egiten dutela. Duela hilabete inguru, 71 preso eta bi polizia hil zituzten Al Qasem kartzelaren aurkako atentatu batean.