Txina ekialdeko Kunshan hiriko fabrika batean izan da leherketa, Txinan 07:30ak zirenean. 450 langile ditu fabrikak, eta ezbeharraren unean 200 baino gehiago ari ziren lanean. Horietako 40 hilda topatu dituzte, eta gainerakoak ospitalean hil dira. Zauritutako gehienek erredurak dituzte. Leherketaren tokira bertaratu dira hainbat kamioi eta anbulantzia.
Leherketa zergatik gertatu den ikertzen ari dira, baina Segurtasun Publikorako Ministerioak emandako lehen informazioaren arabera, baliteke tailerraren barruko hautsa sutu izana. Lantegiko zuzendarietako bi atxilotu dituzte; arduragabekeriaz jokatu ote duten argitu nahi dute.
Autoentzako piezak ekoizten dituzte fabrikan.