Atentatu suizida izan da gaur goizean Aljerian, Lakhadaria herrian, eta gutxienez zortzi lagun hil dituzte. Armadaren kuartel baten aurrean izan da erasoa, Aljeriaren hego-ekialdean.
Polizia iturriek esan dutenez, pertsona batek gidatutako autoa abiada bizian joan da kuartelera, talka eginez. Hainbat kilo lehergai zeramatzan autoak.
Hildakoen artean militarrak eta zibilak daude. Ez dute jakinarazi zenbat zauritutako dauden.
Orain arte inork ez du hartu bere gain atentatua.
Mundua
Gutxienez 8 lagun hil dituzte Aljerian atentatu suizidan
Lakhadaria herrian izan da erasoa, Armadaren kuartel baten aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu