Mundua

Gutxienez 82 lagun hil dira lurrikara baten ondorioz Indonesiako Sumatra uhartean

6,3ko indarra izan du Richter eskalan, eta ehunka eraikin bota ditu Mendebaldeko Sumatran. Ondorioz, hildakoen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute agintariek. Telefono lineak hondatu ditu lurrikarak, eta, beraz, zaila da albiste zehatzak jasotzea.

2007ko martxoaren 6a
16:00
Entzun
Lurrikara handia gertatu da gaur goizean Indonesian (05:49 Euskal Herrian): 6,3ko indarra hartu du Richter eskalan, Mendebaldeko Sumatrako Padang hiri inguruan izan du epizentroa, eta Malaisian ere sentitu dute. Orain arteko datuen arabera, eraikin ugari bota ditu Padangen eta, gutxienez, 82 dira hildakoak. Kopuru hori handitu egin daitekeela ohartarazi dute agintariek, besteak beste, hainbat lagun larri zaurituta daudelako.

Arestian aipatu bezala, Padang inguruan izan du epizentroa, hau da, Indonesiako hiriburu Jakartatik 930 kilometro ipar-mendebaldera. Singapurren eta Malaisian ere sentitu dute lurrikara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.