SRI LANKA

Gutxienez 90 pertsona hil dira Itsas Armadako konboi baten aurkako eraso suizidan

2006ko urriaren 16a
19:39
Entzun
Sri Lankako Itsas Armadako konboi baten aurka lehergailuz beteriko kamioi bat eztandarazi dute gaur Habaranen, uhartearen iparraldean. Sri Lankako armadaren prentsa bulegoak jakinarazi duenez, gutxienez 90 marine hil eta beste 60 zauritu dira.

Armadak, oraingoz, ez dio inori leporatu erasoa. Hala ere, uste dutenez, LTTE tamil tigreen gerrillako kideeak izan daitezke erasoaren erantzuleak.

Bestalde, soldadu bat hil da goizean LTTE tamil tigreen gerrillaren tiroen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.