Irak

Gutxienez AEBtako 31 soldadu hil dira Kirkuken, helikoptero istripuan

Ameriketako Estatu Batuetako iturri militarrek jakitera eman duenez, gutxienez Ameriketako Estatu Batuetako 31 soldadu hil dira Kirkuken, helikoptero istripuan. Oraindik ez da argitu zerk eragin duen ezbeharra. Bestalde, gutxienez sei lagun hil ditu erresistentziak Bagdaden, Tikriten eta Kirkuken bonba-autoz egindako erasoetan.

2005eko urtarrilaren 26a
18:12
Entzun
Irakeko erresistentziak ekintza ugari egin ditu gaur goizaldean Irakeko hiri nagusienetan. Lehen erasoa Bagdaden mendebaldean izan da. Bonba-auto bat lehertu egin da Ameriketako Estatu Batuetako konboi militar baten ondoan, aireportura doan errepidean. AEBtako iturri militarrek ez dute argitu erasoak hildakorik eragin duen. Eguneko bigarren erasoa Tikriten izan da, Irak iparraldean. Bonba-auto bat lehertu da AEB-tako konboi militar bat bertatik igaro denean. Gutxienez lagun bat hil da eta lau zauritu. Erasorik larriena Kirkuken izan da. Bonba-auto bat hiriko polizia etxearen ondoan lehertu da. Gutxienez bost lagun hil dira, eta hamaika zauritu.

Hiru izan dira goizaldean lehertu diren bonba-autoak. Hala ere, ez dira erresistentziak jarritako bakarrak. Izan ere, Barne ministro Falah Naqibek adierazi duenez, poliziek hamar auto-bonba desaktibatu dituzte azken orduetan.

Bestalde, Irakeko behin behineko gobernuak segurtasun neurri zorrotzagoak iragarri ditu igandeko bozetarako. Horietako batzuk dira etxeratze agindua luzatzea, hauteskundeetako langileen izenak sekretupean mantentzea, bozak baino hiru egun lehenago mugak ixtea eta aireportua bi egunez ixtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.