Iraken okupazioa

Gutxienez beste 16 lagun hil dira gaur Bagdaden, bi atentatu suizidatan

Berriro ere atentatuekin eta heriotza andanarekin hasi dute eguna Iraken: Bagdad hiriburuan gutxienez 16 lagun hil dira bi atentatu suizidatan, eta 30 bat dira zaurituak. Erasoetatik lehena Poliziaren kontrolgune baten aurka egin dute; bestea, Barne Ministerioaren Polizia Agintaritzaren egoitzaren aurka.

2005eko uztailaren 25a
14:51
Entzun
Eguna argitu eta gutxira gertatu da atentatuetatik lehena: Saader Hotelaren ondoko Poliziaren kontrolgunean lehergailua eztandarazi du ekintzaile suizida batek, eta ekintzailea bera eta beste 12 lagun hil dira. Halaber, 18 zibil hil dira, eta Irakeko Defentsa Ministerioaren arabera, zibilak eta segurtasun zaindariak daude zaurituen artean.

Handik hiru bat ordura beste ekintzaile suizida batek Barne Ministeroko Polizia Agintaritzaren egoitzan zartarazi du lehergailua. Ekintzaileaz gain bi pertsona hil dira eraso horretan, eta hamar bat zauritu dira.

Atzo beste 22 pertsona hil ziren Bagdaden bertan, polizia etxe baten aurka ekintzaile suizida batek egindako erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.