Mundua

Gutxienez bi soldadu eta 16 ekintzaile hil dira Filipinetan

Igandetik Mindanao uhartean egiten ari diren borroken ondorioz hil dira, armadaren arabera.

2008ko abuztuaren 25a
16:02
Entzun
Filipinetako armadak jakitera eman duenez, atzotik Mindanao uhartean (hegoaldea) armadaren eta FMLI Askapen Islamikorako Fronte Mairuaren artean gertatzen ari diren borroken ondorioz gutxienez bi soldadu eta 16 matxino hil dira. Gerrilla talde independentista-islamistaren kanpamendu baten kontrolagatik izaten ari dira borrokak.

Hildakoez gain hainbat zauritu daude, oraindik kopurua zehaztu gabe dagoelarik. Iturri militarrek uste dute FMLIren 102. base edo kanpamenduan Abdurrahman Macapaar buruzagi matxinoa dago. Gobernuak herri kristauen kontrako hainbat eraso leporatzen dizkio, eta hura atxilotu nahian dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.