ProtestaK HERRIALDE ARABIARRETAN

Gutxienez bost herritar hil dituzte segurtasun indarrek Sirian, Hama hiria hartzeko saioan

2011ko uztailaren 5a
15:43
Entzun

Siriako segurtasun indarrek Hama hiria erasotu dute bart, eta erasoan gutxienez bost herritar hil dituzte, tartean 13 urteko haur bat. Bashar al Assad presidentearen kontroletik kanpo dago Hama, eta kontrola hartzeko egin dute eraso. Herritarrek kaleak itxi dituzte tankeak sar ez daitezen, eta militarrek hainbat etxe setiatu dituzte eta tiro egin dute, lekukoen arabera, nori jotzen zioten begiratu gabe.

Bi hildakoen gorpuak Orontes ibaira bota dituztela esan du sendagile batek. Beste batek esan du hiriko ospitalera zazpi pertsona iritsi direla bala zauriekin. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi du erasoa tankeekin hasi zela, hiria inguratuz, eta behin hori egin ondoren ehunka soldadu eta polizia sartu direla barrura autobusetan egunsentian.

Sirian protestak hasi zirenetik 1.300 pertsona hil direla salatu dute giza eskubideen aldeko elkarteek. Jada hamalau aste pasa dira hasi zirenetik, eta segurtasun indarrek 12.000 herritar atxilotu dituzte. Agintarien arabera 500 polizia eta soldadu hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.