Turkiako hiriburuan, Ankaran, leherketa handia izan da gaur arratsaldean merkataritza gune batean, eta gutxienez bost lagun hil dira. 50 zauritu baino gehiago daude. Ulus turisten auzoan izan da leherketa.
Kemal Onal Ankarako gobernadoreak esan du "istripua" izan dela, baina beste iturri batzuk ari dira esaten atentatua izan dela.
Oraindik ez dakite suizida batek eztandarazi duen gainean zeraman lehergaia edo han utzitako bonba batek egin zuen eztanda.
Turkia
Gutxienez bost lagun hil dituzte Ankaran atentatuan
Gaur arratsaldean izan da leherketa, turisten auzo bateko merkataritza gune batean. 50 zauritu baino gehiago daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu