Gutxienez bost lagun hil eta 60 zauritu dira Libanoko Tripoli hiriko hainbat borrokatan
Siriako gatazkak eragin zuzena du Libano auzokoan. Herenegun hasi ziren Baxar al-Assaden aldekoen eta kontrakoen arteko borrokak Tripolin, herrialdeko hiri handienetan bigarrenean, eta atzo gutxienez hiru lagun hil eta beste 25 zauritu ziren. Hiriko Bab al-Tebbaneh eta Jabal Moshen auzoetan izan dira liskarrik gogorrenak; gehiengo sunita bizi da Bab al-Tebbanehen —Siriako herritarren eta oposizioaren gehiengoa sunita da—, eta gehiengo alauita abal Moshenen —assadtarrak alauitak dira—. Nolanahi ere, Siriaren harira piztutako indarkeria ez da berria Libanon: joan den ekainean, hamabost lagun hil ziren borroka batzuetan. Bestalde, Siriako oposizioak jakinarazi du ustez armadak hildako 40 gorpu aurkitu dituztela Damasko kanpoaldeko soto batean. Atzo, gutxienez 24 lagun hil zituen armadak Sirian, oposizioaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu