Adineko lau pertsona eta 10-12 urte arteko mutiko bat hil dira gaur Salomon Uharteetan, lurrikara batek eragindako tsunami baten eraginez. Richter eskalan zortzi gradukoa izan da lurrikara, eta Asia ekialdeko hainbat herrialdetan alerta egoera ezarri dute. Ozeano Bareko Tsunamien Alerta Zentroak kendu du alerta egoera jadanik.
Euskal Herrian 02:00 zirela gertatu da lurrikara, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zentroak azaldu duenez. Salomon Uharteetako Santa Cruz irletan eta Latan izan du eragina lurrikara osteko tsunamiak, herrialdearen ekialdean.