Richter eskalan 5,8 graduko lurrikara izan da bart Italia erdialdean eta gutxienez ehun lagun hil dira eta beste 1.500 bat zaurituta daude. 50.000 pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira, halaber. Alde zaharreko biztanle guztiak ebakuatu egin dituzte eta horientzat hiriko estadioan lo egiteko lekua jarri dute. Abruzos eskualdean izan da ezbeharra, 3:32an, L'Aquila hirian batik bat; hainbat eraikin erori egin dira eta, kasu, Alma Santa eliza historikoko kupula osorik jausi da.
Erromatik ipar-ekialdera 80 kilometrora dago hiri hura -80.000 biztanle bizi dira- eta bien arteko errepidea moztu egin dute agintariek.
Hain zuzen, lurrikarak L'Aquilatik gertu izan du epizentroa, bost kilometro sakonera.
Silvio Berlusconi lehen ministroa Errusiara joatekoa zen, baina ez du bidaiatu.
MunDUA
Gutxienez ehun lagun hil dira Italian lurrikara baten ondorioz
1.500 pertsona zauritu egin dira eta 50.000 baino gehiago etxerik gabe daude. Herrialdearen erdialdean gertatu da ezbeharra bart, L'Aquila hirian batik bat, Erromatik ehunen bat kilometrora. 5,8 graduko lurrikara izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu