Gutxienez hamahiru hildako, zibilak gehienak NATOk Afganistanen egindako bonbardaketan.
Mubraz Mohamed Zadran probintziako gobernadorearen bozeramaileak esan du bonbardaketa Khost probintziako Daumanda distrituan izan dela
Zadran-ek azaldu du hildakoen artean lau neskato, lau mutil eta bi emakume daudela; esan du Haqqani taldeko matxinaturik ere hil den jakiteko ikerketa abiatu dutela. Haqqani talibanen inguruko sare bat da.
Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarren bozeramaile batek bonbardaketa egin dela baieztatu du. Bere bertsioaren arabera, bonbardaketa asteartean izan zen eta Haqqani sareko hainbat kide eta haien familiarrak hil ziren. Honen arabera, sare horretako lider baten bila ari zirela jasandako eraso baten erantzuna izan zen bonbardaketa.