"Bost hildako jaso ditugu erietxean, horien artean bi emakumezko, eta 33 zauritu", adierazi du Al Talimi erietxeko buru Ahmad Kazemek.
Zaurituen artean koalizio indarren zortzi militar daudela zehaztu du Poloniako militarren bozeramaileak Varsobian. "Lehen aldia Poloniak Iraken duen egoitza militarraren aurka eraso egiten dutena", azpimarratu du Zdzislaw Gnatowski koronel poloniarrak. Sei poloniar, hungariar bat eta AEBetako beste bat dira zauritutako militarrak.
Irakeko okupazioaren ondorena
Gutxienez hamaika irakiar hil eta beste 40 lagun zauritu dira Al Hillan izan den atentatuan
Gutxienez hamaika irakari hil eta beste 40 lagun zauritu dira Al Hilla herriko base militar poloniarraren aurka –Bagdad hiribururik ehun kilometro hegoaldera– izan den atentatuan. Zaurituen artean koalizioko tropen zortzi militar daude. Erresistentziako kideek lehergailuz eta hormigoiz betetako bi kamioi bidali dituzte Poloniako egoitza militarraren sarreraren kontra, baina zaindariek tiroka geldiarazi dituzte erasotzaileak. Hala ere, bonba-kamioi horretako bat segurtasun hesiaren aurrean zartatu da, eta eraikinaren kanpo aldean zeuden irakiarrak hil ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu