Bi lehergailu zartarazi dituzte gaur goizean Bouiran, eta gutxienez hamaika lagun hil dituzte eta beste 31 zauritu.
Lehergailuetako lehena kuartel militarraren atarian zartarazi dute, eta harrizko hesia apurtzeaz gain, sei lagun zauritu ditu. Beste eztanda, berriz, hotel baten atarian izan da, gainera, langilez betetako autobus bat igarotzen ari zen unean. Hain zuzen ere, hamaika hildakoak autobus horretako bidaiariak lirateke Barne Ministerioaren arabera. Kanadako enpresa batena da autobusa, baina hala ere, hildako guztiak aljeriarrak direla agertu dute.
Atzo beste atentatu handi bat izan zen Aljerian: ekintzaile suizida batek bonba-autoa lehertarazi zuen Isserko Jendarme Eskolaren kontra, eta 44 hildako eta 40tik gora zauritu eragin zituen.
Mundua
Gutxienez hamaika lagun hil dira Aljeriako Bouira hirian, bi atentatutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu