Xakhtiorsk herriaren inguruan izan dira borrokak, Malaysian Airlines konpainiako hegazkina bota zuten tokitik gertu. Iturri ofizialen zehaztu dute gutxienez hamalau direla hildakoak; horietatik hamar, soldaduak, eta zaurituak, berriz, dozenaka. "Nahaste handia dago, eta gorpuak zenbatzen ari gara oraindik. Gehiago ere izan daitezke hildakoak", ohartarazi dute Ukrainako armadako iturriek.
Ukrainako armadak martxan jarri du operazio militar bat Sakhtiorsk, Torez eta Snizhne hirien aurka, hegazkinaren hondakinak dauden ingurua "baketzeko" aitzakiarekin. Izan ere, egun milizien kontrolpean dago inguru hura.
Bitartean, nazioarteko aditu talde bat hasi da hegazkinaren hondakinak aztertzen.