Gaur goizean, gutxienez hamalau lagun hil dira Sirian, segurtasun indarren aurkako eraso batean. Autobus baten aurka izan da. Siriako oposizioak jakinarazi eta Damaskok baieztatu duenez, Idlebeko espetxeko presoak zeramatzan autobusak, eta, hildakoez gain, beste 26 preso zauritu dituzte erasoan.
Sana Siriako albiste agentzia ofizialaren arabera, erasotzaileek zaurituak artatzera joan diren anbulantzien aurka ere tiro egin dute.