Gutxienez hamalau lagun hil dira errepideko bonba bat lehertuta Heratko probintzian (Afganistan). Minibus batean zihoazen hemezortzi lagun eztanda gertatu denean. Tokiko Gobernadorearen bozeramaileak jakitera eman duenez, guztiak familia bereko kideak ziren. Indar armatuak bertara iritsi direnean, hamalau lagun hilda eta beste lau zaurituta aurkitu dituztela jakinarazi dutela esan du Shafiq Behroozyan bozeramaileak.
Horrez gain, herrialdearen hegoaldean lau soldadu afganiar hil dira NATOkoen bonbardaketa baten ondoren. NATOk jakitera eman duenez, talibanekin konfunditu dituzte eta horregatik jo dute erasoa. Dagoeneko gertaturikoa ikertzeko talde berezi bat bidali dela ere adierazi dute Afganistango armadakoek.
mundua
Gutxienez hamalau zibil hil dira Afganistanen errepideko bonba batekin minibus bat lehertuta
Beste lau lagun daude zaurituta, eta leherketak harrapatu dituen gehienak familia berekoak ziren. Lau soldau afganiar ere hil dira bonbardatze batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu