mundua

Gutxienez hamalau zibil hil dira eta gehiago zauritu Afganistanen, atentatu baten ondorioz

Helmand eskualdean izan da leherketa. Jendez beteta zegoen furgoneta bat harrapatu du eztandak.

2010eko abenduaren 30a
17:32
Entzun
Afganistango Helmand eskualdean gutxienez hamalau zibil hil dira eta gehiago zauritu, atentatu batean. Herritar asko zebilen toki batean izan da leherketa, eta justu jendez beteta zegoen furgoneta bat harrapatu du, Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrak (ISAF) jakinarazi duenez. Hildakoen artean haurrak daudela uste dute, nahiz eta oraindik inork ez dakien hildakoak nor diren.

Talibanak izan direlakoan daude ISAFekoak. Leherketaren ondoren, Afganistango eta ISAFeko soldaduak bertaratu dira, laguntza emateko asmoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.