"Terrorismoaren aurkako" Polizia operazio zabala egin dute Europan. Iturri ofizialen arabera, dagoeneko hamar pertsona atxilotu dituzte joan den astearteko Bruselako erasoekin lotuta: zazpi lagun atzeman dituzte Belgikan, bi Alemanian eta bat Frantzian.
Zenbait ituriren arabera, Bruselako Scherbeek auzoan hiru leherketa entzun dira. Komunikabideek zabaldu dutenez,bizkar zorro bat zeraman gizonezko bat tiroz zauritu du Poliziak, gelditzeko aginduei entzungor egin dienean. Tiroketa Meiser plazaren inguruetan izan da, eta hainbat minutuz itxi egin dituzte inguruak. "Tiroak enztun ditugu, eta berehala Polizia agertu eta kalea itxi du", zioen lekuko batek.
Erantzule bila
Bitartean atentatue aurreko segurtasun neurriek eztabaida eta kritikak eragiten jarraitzen dute. Turkiak zabaldu du erasotzaileetako bat, Brahim el-Bakraoui, joan den ekainean atxilotu eta dportatu zuela, eta Belgikari eta Herbehereei ohartarazi ziela "atzerriko borrokalaria" zela.
Jasotako kritiken ostean, Belgikako Barne eta Justizia ministroek dimisioa aurkeztu zioten atzo gobernuburuari, baina hark ez zuen onartu.
Bonbardaketak mendeku gisara
Urtarrileak aurkeztu zuten proposamena Parlamentuan, eta orain heldu da onespena. Belgikak iragarri du F-16 motako hegazkinak bidaliko dituela Siriara Estatu Islamikoaren gotorlekuak bonbardatzera.
AEBetako Estatu idazkari John Kerryren bisita baliatu du Bruselak erabakiaren berri emateko.