Afganistango hegoaldeko Helmand probintzian gutxienez bost lagun hil dira zihoazen ibilgailuaren alboan ezezagunek bonba bat eztandarazi ostean. Hildakoak ezkontza batera zihoazen. Arratsaldeko 18:30ean -23:00ak Euskal Herrian- gertatu zen eztanda.
Gaur goizean beste atentatu bat egon da probintzia berean eta Hemalndeko poliziaburu Assadullah Sherzadek jakinarazi duenez, bost polizia hil eta hiru zauritu dira.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, iaz indarkeriaren ondorioz 2.118 lagun hil ziren.
munDUA
Gutxienez hamar lagun hil dira Afganistanen, bi atentatutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu