Mundua

Gutxienez hamar lagun hil dira Aljerian atentatu suizida batean

2008ko urtarrilaren 29a
16:56
Entzun
Emakumezko ekintzaile suizida batek bonba-auto bat zartarazi du Aljerian, Thenia herrian, Boumerdes probintzian, eta gutxienez hamar dira hildakoak. Lekukoek agertu dutenez, polizia etxe bat zen atentatuaren jomuga.

Hildakoak poliziak edo zibilak diren ez dute argitu oraindik. Halaber, hildakoen kopuruak gora egin dezake zenbait iturriren arabera.

Barne Ministerioak, berriz, esan du hildakoak bi direla, eta zaurituak 23.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.