Mundua

Gutxienez hamar lagun hil dira bi erasotan Pakistanen

2009ko ekainaren 12a
13:55
Entzun
Gutxienez hamar lagun hil eta hamabi inguru zauritu dira Pakistango ekialdeako eta ipar-mendebaldeko mezkiten aurka egindako bi eraso suizidetan.



Lahore hirian dagoen Yamia Naeemia mezkitan pertsona batek gainean zeraman lehergailua eztandarazi du eta, ondorioz, lau lagun hil eta hamar zauritu dira. Sarfraz Naeemi mezkitako elizgizona izan da hildakoetako bat.

Bestalde, Nowshera hirian -Pakistango ipar-mendebaldea- sei pertsonek bizia galdu dute eta 90 zauritu dira beste mezkita baten aurka egindako erasoan.



Pakistango armadak pasa den apirilean Swat haranean eta inguruan talibanen aurkako operazioa martxan jarri zuen eta, harrezkeroztik, 1.400 ustezko ekintzaile hil dituzte datu ofizialen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.