Gutxienez hamar pertsona hil eta 140 zauritu dituzte Karachin (Pakistan), mezkita batean lehergailuak eztandarazita. Albiste agentzien arabera, bi pertsonak leherrarazi egin dituzte soinean zeramatzaten bonbak.
Pakistango presidentea, Asif Ali Zardari, hirian zelarik gertatu da erasoa. Yusuf Raza Guilani lehen ministroak salatu egin ditu hilketak, eta ikerketa zabalduko dutela iragarri du.
mundua
Gutxienez hamar lagun hil dituzte Pakistanen, bi lehergailu eztandarazita
Karachiko mezkita batean izan da erasoa, bi pertsonak soinean zeramatzaten lehergailuak eztandarazi dituztenean. Zaurituak 140 badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu