Saudi Arabia

Gutxienez hamar pertsona hil dira Riaden, bonba-kamioi batekin egindako atentatuan

Saudi Arabiako hiriburuan, Riaden, bonba-kamioi bat zartarazi dute segurtasun indarren egoitza nagusiaren atarian, eta, gutxienez hamar lagun hil ditu leherketak eta dozenaka zauritu ditu. Saudi Arabiako agintariek esan dute "terroristen" ekintza izan dela, eta ekintzaile suizida batek egin duela zehaztu dute.

2004ko apirilaren 21a
16:31
Entzun
Eguerdiko ordubietan (12:00ak Euskal Herrian) jazo da atentatua. Lekukoen arabera, kamioi bat inguratu da segurtasun indarren egoitza nagusira, Al-Washam kalean, eta poliziek kontrol hesian gerarazi dute. Une horretan lehertu dela kamioia azaldu dute lekukoek.

Azken hamabost egunetan, istiluak izan dira Saudi Arabiako Poliziaren eta militante islamisten artean, eta iturri ofizialek agertu dute epe horretan lehergailuz betetako bost ibilgailu atzeman dituztela.

Joan den astean, Saudi Arabian oinarri-oinarrizko ordezkaritza diplomatikoa baino ez lagatzea erabaki zuten AEBek, eta gainerako langileak sorterrira itzularaztea.

Hamar lagun hil eta dozenaka zauritzeaz gain, kalte material handiak eragin ditu leherketak. Kale horretan bertan Atzerri eta Informazio ministerioak daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.