Mundua

Gutxienez hamasei lagun hil dira Pakistanen AEBek misilekin burutu duten erasoan

Helburua Mehiz Khan Mehsud talibanen burua dela esan du Khyber telebistak. Hildakoak talibanak direla esan dute.

2011ko azaroaren 16a
10:43
Entzun

AEBek hainbat misil bota ditu Pakistango inguru batera, eta gutxienez hamasei lagun hil dira erasoan. Bonbardatutako lekua Afganistango mugatik gertu dago, eta muturreko islamismoarekin lotu dute albiste agentziek. Hildakoak talibanak direla esan dute.

Hego Waziristanen dago bonbardatutako lekua, eta guztira hamalau misil bota dituztela jakinarazi dute. Helburua Mehiz Khan Mehsud talibanen burua dela esan du Khyber telebistak. Atzo beste bost lagun hil ziren beste eraso batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.