Ministerioko iturrien arabera, inguruetan zegoen talde bati izan da zuzendua leherketa. Zubian zeuden hiru auto kaltetuak izan dira eztandaren eraginez.
Iraken egindako bigarren atentatua izan da. Goizean, ekintzaile suizida batek soinean zeraman gerriko lehergailua leherrarazi du Irakeko Rabia hirian, Armadak soldaduak erreklutatzeko gune batean, eta gutxienez 25 pertsona hil eta beste 35 zauritu dira.
iraken okupazioa
Gutxienez hildako bat eta hamasei zauritu Bagdaden auto batek eztanda egin ostean
Auto batek leher egin du Tigris ibaia zeharkatzen duen zubi batean. Gutxienez pertsona bat hil da eta hamasei zauritu dira Irakeko Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu