MUNDUA

Gutxienez hiru lagun hil dira eta 125.000 mugiarazi dituzte Filipinetan, tifoi baten eraginez

Urteko ekaitzik gogorrena izan da, eta ohartarazi dute 12 milioi lagun egon daitezkeela arriskuan. Adituen arabera, inoiz lurrera iritsi den ekaitzik gogorrena izan daiteke. Bideoa: Haiyan ekaitza. [Youtube]http://youtu.be/7QcW_NGFFU8[/Youtube]

2013ko azaroaren 8a
13:49
Entzun

Orduko 275 kilometrorainoko haize ufadak izan dira Filipinetako hainbat lekutan, Hondamendien Kudeaketarako Batzordeak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, gutxienez hiru pertsona hil dira bart gauean. Horietako bat Lingigen hil da, Hego Surigaon, zutoin batek jota. Beste biak elektrokutatuta hil dira, linea elektriko bat gainera erorita.

Gutxienez 125.000 lagun mugiarazi dituzte herrialdearen erdialdean, eta gobernuak egokitutako 109 zentrotan daude. Hala ere, espero da kopuru horrek gora egitea datozen orduetan. Manila hiriburutik 600 kilometrora igaro da ekaitza, eta, beraz, ez du eraginik izan bertan.

Filipinetan 04:30 inguru zirela (21:30 Euskal Herrian) iritsi da Haiyan tifoia Filipinetako kostaldera, Guiuanen. Argindarrik gabe utzi du Ekialdeko Bisayak eskualdea, eta aurten mundu osoan izandako ekaitzik gogorrena dela baieztatu dute. Adituen arabera, inoiz lurrera iritsi den ekaitzik gogorrena izan daiteke.

Hogeita bat probintzia alerta gorrian daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.