Al-Jazeera telebista kateak esan duenez, leherketa gertatu den lekuan hiru hilotza daude eta sei lagun erietxera eraman dituzte. Lekukoek adierazi dutenez, bi auto erabat kiskalita gelditu dira leherketa gertatu eta minutu gutxira.
Irakeko erresistentzia armatuak poltikoen aurkako erasoak areagotu ditu Irakeko inbasioaren ondorenean, AEBen laguntzaile izatea leporatzen baitie.
Leherketa Kerbalan
Bagdad hiriburutik ehun kilometrora dagoen Kerbala hirian ere leherketa bat izan da ikastetxe batean, eta polizia iturrien arabera, bi haur hil eta beste larri zauritu dituzte. Hildakoek hamaika eta hamabi urtean dituztela zabaldu dute iturri horiek.
Irakeko gerraren ondorena
Gutxienez hiru lagun hil dituzte Irakeko behin-behineko presidentearen egoitzaren aurka
Gutxienez hiru lagun hil eta sei zauritu dituzte Kurdistango Batasun Patriotikoko egoitzaren aurka izan den leherketan, Irakeko Kirkut hirian. Lehen informazioen arabera, Yalal Talabani alderdi horretako buru eta Irakeko Gobernu Kontseiluko behin-benineko presidentearen aurkako ekintza izan da. Gobernu hori okupazio indarrek babesten dute, AEBak buru direla. Halaber, Kerbalan beste atentatu bat izan da eskola batean, eta bi haur hil eta beste bi zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu