Gutxienez hogei lagun hil dituzte Sirian protestetan
DAMASKO. Muammar Gaddafiren hilketak Siriako protestak indartu ditu. Ostiraleko otoitzen ostean, aspaldiko manifestaziorik jendetsuenak egin dituzte Bashar al Assad presidentearen kontra. Hogei lagunetik gora hil ziren atzo protestatan. Siriako Kontseilu Nazionaleko kide Hozan Ibrahimek Gaddafiren amaierak Siriako erreboltarien morala altxatu duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu