India

Gutxienez hogeita hemeretzi hindu hil dira ospakizun erlijioso batean sortu den jende-oldearen ondorioz

Gutxienez hogeita hemeretzi hindu hil eta ehun zauritu dira ospakizun erlijioso batean sortu den jende-oldearen ondorioz. Kanpo-arazoetako ministro Kripa Shankarrek hildakoak hogei direla esan du, eta Ash Tak telebistak, berriz, hogeita hamar. Hildako gehienak adinekoak direla adierazi du telebista horrek.

2003ko abuztuaren 27a
15:37
Entzun
Jende-oldea Godavari ibaian gertatu da. Bertako ospakizunera, milaka hindu zihoazen. Indiako herritarrentzat, ibai hori sakratua da.Ospakizuna uztailaren bukaeran hasi zuten eta irailaren hasiera arte iraungo du. Egun horietan, milioika pertsona joaten dira ibai horretara bainua hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.