Gutxienez, lagun bat hil eta bost zauritu ditu Siriako armadak

2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Gutxienez, manifestari bat hil eta beste bost zauritu ditu Bashar al Assaden armadak Kfar Nabal hirian; hala saltu du Siriako Giza Eskubideen Behatokiak.

Bestalde, erreboltariek jakinarazi dute Damascon Kfar Susa auzoko Al Rifai meskitaren barruan dauden fededunen aldeko manifestazioak egin dituztela. Siriako armadak inguratua du Al Rifai meskita, eta ostiral gauean soldaduek tiroz hil zuten lagun bat, eta beste hamar fededun zauritu zituzten. Meskitako imana jipoitu, eta ehun lagun atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.