Iraken okupazioa

Gutxienez lagun bat hil eta sei zauritu dituzte Bagdaden, atentatuan

Bagdad mendebaldean ekintzaile suizida batek bonba-auto bat leherrarazi du eta gutxienez pertsona bat hil eta sei zauritu dira, horietatik bi Poliziak. Erasoa ‘eremu berdea’n gertatu da, behin-behineko irakiar Gobernua, Ibrahim al Jafari lehen ministroaren bulegoa eta AEBetako eta Erresuma Batuko enbaxadak dauden lekuan.

2005eko uztailaren 14a
11:21
Entzun
Ekintzaile suizida batek bonba-autoa leherrarazi du Bagdad mendebaldeko eremu berdea-n eta, ondorioz, pertsona bat hil eta 6 lagun zauritu dira, horietatik bi Poliziak. Erasoaren jomuga Al Salehija auzoko Poliziaren komisaria izan da.

Geroago bigarren ekintzaile suizida batek, gorputzean zeraman bonba leherrarazi du leku berean. Momentuz ez da zehaztu bigarren eraso honek biktimarik utzi ote duen.

Iturrien arabera, Poliziak tiroz hil du hirugarren ekintzaile suizida leku berean, beste bonba bat leherrarazi aurretik.

Bestetik, matxinatuek bi Polizia irakiar tiroz hil dituzte eta beste lau zauritu, Poliziak hiriko beste auzo batean daukan kontrol postuan.

Matxinatuak egunero-egunero ari dira erasoak burutzen, horietatik gehienak bonba-autoekin. Iturri ofizialen arabera, apiriletik hona 1.500 lagun hil dira, gehienak Poliziak, soldaduak eta irakiar zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.