Mundua

Gutxienez lau lagun hil dira Japonian lurrikara baten ondorioz

2008ko ekainaren 14a
16:12
Entzun
Richter eskalan 7,2 graduko lurrikara izan da gaur Japoniako ipar-ekialdean, eta gutxienez lau lagun hil dira. Beste hamalau lagun behintzat, desagertuta daude eta 150 zaurituta.

Iwate eskualdean izan du epizentroa lurrikarak, eta Honshu irlan sentitu dute gehien. Horren ondorioz, argindarra moztu da, etxeak mugitu dira, zubi bat erori da, trenak gelditu dira...

Japoniako armadak hegazkinak eta helikopteroak bidali ditu, jendeari laguntzeko asmoz.

2005etik Japonian izan den lurrikararik handiena izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.