Iraken okupazioa

Gutxienez sei irakiar hil ditu AEBetako Armadak

Bart gauetik gaur goiza arte Irakeko Hit hiria bonbadartu du AEBetako Armadak, eta gutxienez sei irakiar hil dira. Quatargo Al Jazeera telebista kateak eman du horren berri, baina AEBetako buruzagi militarrek eta Irakeko behin-behineko Gobernuak ez dute ez baieztatu, ez gezurtatu.

2004ko abenduaren 21a
11:31
Entzun
Bagdad hiriburutik 100 kilometro ipar-ekialdera dago Hit hiria, erresistentzia sunitaren gotorleku den Al Anbar probintzian. AEBetako Armadak sarritan bonbardatzen du inguru hori, erreboltariak han gordeta daudela aitzaki hartuta.

Oliobide bat leherrarazi dute

Bestalde, gasodi bat leherrazi dute bart gauean, Bagdadetik iparraldera, eta iturri ofizilaek zien lekukoek agertu dutenez, sute handia eragin du. Olioibide horrek Kirkuk ingurutik Bagdadetik 180 kilometrora dagoen Bijiko birjindegira arte eramaten du petrolioa. Halaber, olibide beraren beste adar batek Turkiako Ceyhango portura garraiatzen du erregaia, Mediterraneora. Iturri ofizialen arabera, erreboltari sunitak izan dira sabotajearen egileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.