Indiako Armadako iturriek adierazi dutenez, eztandak triskantza handia egin du, eta biktima kopurua asko igo daiteke orduak igaro ahala.
Kaxmirko gatazka aspaldikoa da. Han justu, 1947an, Erresuma Batutik askatu eta India eta Pakistan banatu zirenean, Kaxmirko marajak Indiaren barruan geratzea erabaki zuen.
Pakistnek ez zuen ongi hartu erabaki hori, besteak beste, Kaxmirko biztanleen gehiengoa musulmana delako. Kaxmir dela eta, bi gerra izan dira India eta Pakistanen artean, eta egun, zati bat Pakistanen mende dago, eta beste bat Indiaren azpian. Kaxmirko biztanleen artean, asko dira independentzia nahi dutenak, eta, era berean, beste askok nahiago dute Pakistanengana hurbildu.
Kaxmir
Gutxienez sei lagun hil dira Indiaren mendeko Kaxmirren, atentatu batean
Bonba-auto bat lehertu da Kaxmirko Srinagar hirian, azoka baten ondoan, eta eztandaren ondorioz, gutxienez sei lagun hil dira eta hogeitamar bat zauritu dira. Hizbul Mujahidin talde independentistak hartu du bere gain erasoa, baina, zehaztu duenez, oker atera zaie atentatua: ez zuten zibilen aurka egin nahi, baizik eta Indiako Armadako konboi baten aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu