Pakistan

Gutxienez sei lagun hil dituzte Pakistanen atentatu suizidan

Rawalpindin egin dute erasoa, Pervez Musharraf presidentearen egoitza militarretik gertu.

2007ko urriaren 30a
11:24
Entzun
Beste atentatu suizida bat egin dute gaur Pakistanen, Rawalpindi herrian, eta gutxienez sei lagun hil dira eta hamalau zauritu. Pervez Musharraf Pakistango presidentearen eta armadaburuaren egoitza militarretik gertu egin dute erasoa.

Atentatuaren egileak Karchehri Chowk gunean eztandarazi du lehergailua, kontrol postu bateko poliziak hura miatzera zihoazela, iturri ofizialen arabera. Armadaren Etxetik kilometrora izan da gertaera, eta hantxe du egoitza militarra Musharraf jeneralak.

Hildakoen artean hiru polizia behintzat badaude, eta zaurituen artean, besteak beste, emakumeak eta haurrak. Pakistango Barne Sailak esan du bere ustez atentatuaren helburu poliziak zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.