AEBetako zein Frantziako armadetako soldaduak zeuden manifestazioa zaintzen, Aristideren aldekoen eta kontrakoen artean istilurik gerta ez zedin, baina, hala ere, frankotiratzaileen erasoa ezin izan dute eragotzi.
Sei hildakoez gain, beste 20 bat lagun zauritu dituzte, eta haietako bat, beste kazetari atzerritar bat da. Port-au-Princeko erietxeek odola emateko eskaria egin dite herritarrei, eta hirian egon daitezkeen mediku eta osasun langileei laguntzera joatekoa egoerari aurrera egin ahal izateko.
Manifestazioan parte hartzen ari zen jendeak gogor kritikatu du atzerriko bake indarren jokabidea. Esan dutenez, ez zuten erasoa galarazteko adinako ahaleginik egin.
Aristidek erresistentziari babesa
Aristide presidente ohiak, berriz, babesa agertu dio gaur bere aldeko erresistentziari, etaHaitiko lehendakari legitimoa bera dela aldarrikatu du. "Haitiko herria erresistitzen ari da, eta aurrera jarraitu behar du erresistentzia baketsu horrekin okupazio onartezinari aurre egiteko", esan du Afrika Erdialdeko Errepublikatik, hain baitago erbesteratuta. Nolanahi ere, atzerrira ez zuela bere borondatez alde egin agertu du berriro, baizik eta AEBek bahitu zutela. "Herritarrek demokratikoki aukeratu ninduten, eta, beraz, Haitiko presidente konstituzionala izaten segitzen dut", azpimarratu du.
Haiti
Gutxienez sei lagun hil dituzte Port-au-Princen Aristideren erortzea ospatzeko manifestazio bat tirokatzean
Jen Bertrand Aristide Haitiko presidente ohiaren erorketa ospatzeko ehun mila lagun inguru bildu dira bart gauean Port-au-Prince hiriburuan, eta jai giroan hasi dena, sarraski bilakatu da. Izan ere, Aristideren aldeko milizietako kideek manifestariak tirokatu dituzte, eta, ondorioz, gutxienez sei pertsona hil dira. Haietako bat kazetari espainiar bat da; zehazki, Antena3 telebista kateko berriemaile Ricardo Ortega.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu