Espainia

Gutxienez sei langile hil dira Andaluzian, eraikitzen ari ziren zubibide batek azpian harrapatuta

60 metro luzeko eta 12 zabaleko zubibide bat erori da Granadan (Andaluzia, Espainia), eta gutxienez sei langile hil dira azpian harrapatuta. Orain arte heriotza kopuru hori baieztatu du Espainiako Gobernuak, eta beste behargin bat desagertuta dagoela.Mediterraneoko Autobidea eraikitzeko lanetan gertatu da ezbeharra.

2005eko azaroaren 7a
19:28
Entzun
Larrialdi zerbitzuek sei hilotz atera dituzte orain arte goitik behera erori den zubibidearen azpitik, guztiak Mediterraneoko Autobidea eraikitzen ari ziren langileak.Beste bat desagertuta dago.

Hasieran hildakoen kopurua handiagoa izango zela zabaldu da, istripua gertatu den eremuan 20 bat langile zeudela eta. Hildakoak ez direla zazpi baino gehiago izango esan dute beranduago Espainiako Gobernuko iturriek.

Almuñecartik hiru bat kilometrora jazo da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.