Protestak herrialde arabiarretan

Gutxienez sei zibil hil ditu Siriako armadak gaur goizean

Asteartetik Homs tankeekin bonbardatzen ari direla salatu du oposizioak.

2011ko azaroaren 5a
14:03
Entzun

Siriako armadak gutxienez sei lagun hil ditu gaur goizean, tankeekin tiro eginda. Oposizioko ekintzaileek salatu dutenez Homsen izan dira hildakoak. Asteartetik hiria tankeekin bonbardatzen ari direla gaineratu dute.

Zazpi hilabete dira Sirian Bashar al Assad presidentearen aurkako errebolta hasi zenetik, eta nahiz eta horrek asteazkenean Liga Arabiarrak egindako proposamena onartu, oposizioarekin negoziatu eta erasoak eteteko, gaurkoekin gutxienez 46 dira harrezkero hildakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.