PKKren aurkako erasoaldia

Gutxienez sei zibil hil eta hamabi zauritu ditu Turkiak Arbilen

Turkiaren arabera, 260 gerrillari hil eta 400 inguru zauritu dituzte PKKren aurkako erasoaldia hasi zenetik.

Erasoaldiaren aurkako protesta bat Parisen, joan den astean. IAN LANGSDON / EFE
2015eko abuztuaren 1a
10:13
Entzun

Turkiako armadak Iraken menpeko Kurdistan bonbardatzen jarraitzen du. Hala egin du bart ere; Arbilen bonbak jaurti ditu, baina han hildakoak ez dira gerrillariak izan, zibilak baizik. Gutxienez sei pertsona hil eta hamabi zauritu zituzten Turkiako hegazkinek.

Horiek hala, eta zibilen heriotza saihesteko asmoz, Kurdistan hegoaldetik irteteko eskatu die Massoud Barzani presidenteak. "PKK-k Kurdistandik urrun mantendu behar du borroka eremua, zibilak gerrako biktima bihur ez daitezen".

Bestalde, Ankarako gobernuak zabaldu duenez, joan den astean PKKren aurkako erasoaldia hasi zutenetik 260 gerrillari hil dituzte bonbardaketetan, eta beste 400 inguru zauritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.