Indonesia

Gutxienez zortzi lagun hi dira Indonesian, kristauen azoka baten aurkako atentatuan

Indonesia erdialdeko Sulawesi hirian bonba bat eztandarazi dute kristauen azoka batean, eta, ondorioz, gutxienez zortzi lagun hil dira eta 48 bat dira zaurituak. Segurtasun ministroak "Indonesia indarrean dauden sare terroristei" egotzi die erasoa. Hiriko alkateak, berriz, lehergailua ez zela indar handikoa agertu du. Egun hauetan segurtasun neurri bereziak hartu dituzte muturreko talde islamisten beldur.

2005eko abenduaren 31
16:57
Entzun
Poliziak emandako datuen arabera, atentatua gertatu denean jende asko zegoen merkatuan, ia guztiak kristauak, hain zuzen ere, fede islamikoaren jarraitzaileek jatea galarazita duten txerri okela erostera joanda.

Erietxeek orain arteko emandako azalpenen arabera, zortzi dira hidakoak eta 48 zaurituak.

Indonesia munduan musulman gehien biltzen duen estatua da, baina zenbait eremutan kristauak haiek adina dira, gaurko erasoa egin duten probintzian kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.