palestina

Gutxienik lau hildako izan dira Jerusalemen azken orduetan izaniko erasoetan

Bi palestinarrek autobus bateko hemezortzi bidaiari zauritu dituzte, eta gutxienik bik galdu dute bizia; hiru israeldar autoarekin harrapatu dituen beste palestinar bat tiroz hil du Israelgo Poliziak —harrapaketaren biktimetako bat ospitalean zendu da—; Tel Aviven, berriz, israeldar bat sastatu dute. 

Autobuseko bidaiarien kontra izaniko erasoan 18 lagun zauritu dira. ELíAS LEVY, EFE
2015eko urriaren 13a
21:13
Entzun

Tiroz eta labankadaz autobus bateko bi bidaiari hil eta beste hamasei bidaiari —haietako asko israeldarrak— zauritu dituzte gaur goizean Jerusalem ekialdean. Horietako sei larri daudela zabaldu dute berri agentziek. Iturri berberen arabera, ustezko erasotzaileak bi palestinar gazte dira, eta Israelgo Poliziaren "kontrolpean" daude. 

Eraso horren aurretik beste bat izan da Jerusalemen bertan. Kasu horretan autoarekin hiru israeldar harrapatu ditu palestinar batek. Erasoaren ondotik, tiroz hil dute. Harrapaketaren biktimetako bat ospitalean zendu da.

Jerusalemen ez ezik, Tel Aviven ere izan dira palestinarren eta israeldarren arteko liskarrak. Ustez labanaz egin dio eraso palestinar batek israeldar bati. Ustezko erasotzailea herritarrek eurek hartu dute atxilo. 

Palestinarren kontrako erasoek ere ez dute etenik. Asteburuan 2 urteko haur bat eta haren ama (haurdun zegoen) hil zituen Isarelgo armadak. Airez egin zieten eraso larunbat gauean haien etxeari, eta hiru senitarteko zauritu egin ziren. Ostiralaz geroztik hil dituzten hamabigarren palestinarrak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.