Lahore Express izeneko trenak hamar bagoi ditu eta Lahoretik Rawalpindirako bidaia egiten ari zen. Domelitik gertu zegoen unean zortzi bagoi errailetatik irten ziren arratsaldeko zazpiak aldera.
Istripua gertatu zenean 600 bidaiari inguru zeuden trenean. Hiru bagoi amildegitik behera erori ziren eta hainbat petsona harrapatuta gertau ziren. Pakistango Armadak eta salbamendu taldeek bagoietan harrapatuta geratu ziren pertsonak atera zituzten eta zaurituak erietxera eraman zituzten.
Pakistan
Gutxinez sei pertsona hil dira eta 50 zaurituta daude Pakistanen izandako tren istripu baten ondorioz
Trenbideetako arduradun Ishaq Khakwani ministroak emandako azken datuen arabera gutxienez, sei lagun hil ziren atzo Pakistanen izandako tren istripu batean. Trena bidatik atera zen Domelin eta sei hildakoen gain 50 lagun zaurituta daude. Ministroak azaldu duenez eskuratu dituzten frogetan oinarrituta, "ia frogatuta dago sabotaje bat izan dela" istripua eragin zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu