EUROPAKO BATASUNA
Guy Verhofstadt, Batzorderako presidentegai
Europako Batzordeko presidente Romano Prodiren ondorengoa gaur edo bihar hautatuko dute. Hautaketak hamaika eztabaida eragingo dituela aurreikusten da. Berlinek eta Parisek Belgikako lehen ministro Guy Verhofstadt nahi dute posturako, baina Londres sutsuki aurka agertu da. Verhofstadt berak ez du bere hautagaitza ofizial egin. Beste hautagai batzuk Chris Patten, Javier Solana, Antonio Vitorino eta Jean-Claude Juncker dira. Dena den, Europako Legebiltzarrak izango du azken hitza, uztailaren 22an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu