mundua

Hagak Peruren alde egin du Txilerekin duen auzian

Nazioarteko Justizia Auzitegiak itsas muga paraleloan ezartzeko Txileren eskaera errespetatu du, baina 80 milietatik 200era lerro paralelo hori apurtu eta Peruri eman dio tartea.

2014ko urtarrilaren 27a
17:47
Entzun

Peter Tomka Hagako auzitegiko presidenteak jakinarazi die erabakia bi herrialdeetako abokatuei. Txilek galdu du, baina Peruk ez du lortu eskatutako guztia. Hala ere, Ollanta Humalaren gobernua "oso pozik" agertu da. Erabakitakoak ez du atzera bueltarik.

Limak itsas mugak aldatzeko eskaera egiterakoan argudiatu zuen ez dagoela zehaztuta itsasoko banaketa orain arteko hitzarmenetan, eta urak bi herrien artean erdi eta erdi banatzeko eskatu zuen. Santiagok bi herrien arteko 1952 eta 1954ko  hitzarmenak jarri zituen eredu egungo egoera defendatzeko, alegia, lurraldearen itsasoak markatzen duen lerro paraleloa ezarri behar dela defendatzerakoan. Asko dago jokoan. Arrain irinaren lehen esportatzailea da Peru, eta Txile bigarrena.

2008an jarri zuen salaketa Peruko Gobernuak Hagako NBEko auzitegian, Pazifikoko muga alda zezala eskatuz. Hagaren erabakia errespetatuko zutela esana dute bi gobernuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.