Lurrikara gogorrak astindu du Taiwan gaur goizean: Richter eskalaren arabera 6,4koa izan da, eta Ma Ying-jeou presidenteak agertu duenez kalte handiak egin ditu azpiegituretan. Besteak beste, hainbat eraikin goitik behera bota ditu, tartean, 99 eskola. Horietako batean 13 haur zauritu direla agertu dute iturri ofizialek. Hildakorik dagoen ez dute argitu oraindik.
Era berean, zubiak bota ditu, errepideak hondatu, suteak eragin eta argindarrik gabe utzi ditu milaka etxe. Taiwango hego-ekialdean izan du epizentroa, Taipei hiriburutik 400 bat kilometrora.
1999ko irailean lurrikara handia gertatu zen Taiwanen, 7,3koa. 2.400 hildako utzi zituen astindu hark.
Lurrikarak
Hainbat eraikin erori dira Taiwanen lurrikara baten ondorioz
Amildu direnetako asko eskolak dira. Hildakorik dagoen ez dute argitu oraindik, baina azpiegitura asko hondatu ditu. 6,4ko indarra izan du Richter eskalan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu